sábado, 14 de marzo de 2009

Kaixo Lagunok!
Urte bete pasa da azkenengo aldiz elkar ikusi ginela eta aurten ere, hemen gaituzue berriro lan egiteko prest eta gogotsu.

Pasaden urtean lez, aurten Uztaila aldera zuen umeak parte har dezaten, udalekuak prestatuko ditugu. Aurtengo udalekuak, Muxikako etxe batean prestatuko ditugu eta, zuen seme-alabak gurekin berriro etortzera animatzen ditugu.
Aste beteko udalekuak izango dira eta egun horietan zehar, zuen seme-alabek ingurugiroarekiko harreman zuzena, tailer anitz, lagun berriekin egon... izango dute.
Benetan esperientzia paregabea biziko dute!

No hay comentarios:

Publicar un comentario