sábado, 14 de marzo de 2009


2009ko uztailaren 14an, Muxikako etxera ailegatu ginen goizeko 12etan.

Heldu bezain pronto, ume guztiak lo-geletara joan ziren eta maletako gauza guztiak atera zituzten, hasiera-hasieratik norberaren etxean bezalaxe sentitzearren.

Ondoren, umeak taldeetan antolatu genituen, aurkezpen jokoei hasiera ematen hasteko.

Umeek oso ondo pasatu zuten eta oso pozik eta neka-neka eginda joan ziren lo egitera, afaldu ostean.

Bihar, ume bakoitzak estukitz bana idatzi eta bidaliko du etxera. Eskutitza jasotzen duzuenean, nahi izan ezkero, zuen seme-alabari eskutitza erantzun diezaiokezue.

Ondo izan eta bihar arte!!!
Kaixo Lagunok!
Urte bete pasa da azkenengo aldiz elkar ikusi ginela eta aurten ere, hemen gaituzue berriro lan egiteko prest eta gogotsu.

Pasaden urtean lez, aurten Uztaila aldera zuen umeak parte har dezaten, udalekuak prestatuko ditugu. Aurtengo udalekuak, Muxikako etxe batean prestatuko ditugu eta, zuen seme-alabak gurekin berriro etortzera animatzen ditugu.
Aste beteko udalekuak izango dira eta egun horietan zehar, zuen seme-alabek ingurugiroarekiko harreman zuzena, tailer anitz, lagun berriekin egon... izango dute.
Benetan esperientzia paregabea biziko dute!